domingo, 8 de mayo de 2016
Programazioaren Aurkezpena Donostiako Taldea
Hemen duzue gure aurkezpena egiteko erabili dugun power pointa
viernes, 29 de abril de 2016
programazioaren Aurkezpenak
Gaurkoa azken eguna izan da aurkezpenak egiteko, eta beraz gure taldeari gaur egitea egokitu zaio. Baina hori baina lehen beste bi taldeek aurkeztu dituzte haien lanak, lehenengo taldeak itsas animalien inguruan egin du programazioa, oso modu dinamikoan egin dute aurkepena, mozorroak eta musika intsumentuak ere erabili dituzte, beraz nabarmena zen klasetik kanpo lanketa handia egon dela. Hurrengo taldeak, negua eta gabonen inguruan egin du bere aurkezpena, modu teoriko batean egin duten arren, haien kabuz prestaturiko esku lanak eraman dituzte gelan erakusteko.
Eta azkenik, gure taldeak uraren inguruko aurkezpena egin du.
Eta azkenik, gure taldeak uraren inguruko aurkezpena egin du.
viernes, 22 de abril de 2016
programazioaren Aurkezpenak
Gaurkoan aurkezpenekin jarraitu dugu, eta gaurkoan ere egin dituzten aurkezpenak antzezpenen bitartez gauzatu dituzte, eta horrek arreta mantentzea errazagoa izaten laguntzen du. Horretaz gain gaurkoan ere parte hartzea bultzatu duten jarduerak azaldu eta planteatu dituzte ikusten ari ginenek ere egin izan ahal izateko.
lunes, 18 de abril de 2016
Programazioaren Aurkezpena
Dagoeneko hasi gara gelako programazioak aurkezten, gaurkoan hiru taldek aurkeztu dute haien lana, aurkezpenak oso praktikoak eta ikusleen parte hartzea bultzatzen zutenak izan dira.
Jorratu dituzten gaiak honakoak izan dira:
Jorratu dituzten gaiak honakoak izan dira:
- Landareak
- Elikagaiak
- sentimenduak
viernes, 15 de abril de 2016
Gelako Programazioa
Gelan egindako lana:
Gaur, gelan lana egiteko azken eguna, lana errepasatu, helburuak egin eta ebaluazioa zehaztu ditugu.
Gaur, gelan lana egiteko azken eguna, lana errepasatu, helburuak egin eta ebaluazioa zehaztu ditugu.
lunes, 11 de abril de 2016
viernes, 8 de abril de 2016
Gelako Programazioa
Gelan egindako lana:
Aurreko eguneko eskematik abiatuz, lana garatzen hasi gara.
Aurreko eguneko eskematik abiatuz, lana garatzen hasi gara.
lunes, 4 de abril de 2016
Gelako Programazioa
Gelan egindako lana:
Begoñarekin proiektuaren egiturari buruz zalantzak argitu eta eskemen kontzeptuak indibidualki indartu eta landu ditugu. Oraindik ez gara hasi lana garatzen.
Begoñarekin proiektuaren egiturari buruz zalantzak argitu eta eskemen kontzeptuak indibidualki indartu eta landu ditugu. Oraindik ez gara hasi lana garatzen.
martes, 15 de marzo de 2016
Txokoak
Kasu honetan, proiektuen metodologiaren kasuan egin genuen moduan, GA2 koekin klase bateratua izan dugu eta Begoñak eta Aingeruk emandako galdetegi baten bitartez Txokoen inguruan galdera batzuk erantzun ditugu, lehendabizi zer dakigun erantzunez eta denon artean komentatuz, eta ondoren azalpenaren ondoren zer ikasi dugun.
Hona hemen egindako ariketa:
Zer dakizu txokoetan oinarritutako metodologiaz?
Gela txoko desberdinetan banatzen dela eta hauetako bakoitzean gauza desberdin bat lantzen dela. Haurrak txoko batetik bestera txandaka aldatzen joaten dijoaz. Egunero egiten den metodologia bat da eta errutina batean bihurtzen doa. Ikasketa desberdinak modu ludiko batean gauzatzeko aukera ematen du.
- Zer falta zaizu ikasteko?
Arlo berdinak gauzatzen dira urtearen zehar? Zeren arabera erabakitzen da txoko baten edukia? Taldeen osaketari begira, zein izango litzateke haur kopuru aproposa?
- Zeintzuk dira atera dituzun ideia edo ikaskuntza nagusiak?
Txokoak antolatzeko modu desberdinak daudela, denak arlo berdina landuz baino jarduera desberdinekin. Haurra libreki aukeratzen du txokoa.
Begoñaren azalpena bere ikastolako Txokoen metodoliaren inguruan:
Hona hemen egindako ariketa:
Zer dakizu txokoetan oinarritutako metodologiaz?
Gela txoko desberdinetan banatzen dela eta hauetako bakoitzean gauza desberdin bat lantzen dela. Haurrak txoko batetik bestera txandaka aldatzen joaten dijoaz. Egunero egiten den metodologia bat da eta errutina batean bihurtzen doa. Ikasketa desberdinak modu ludiko batean gauzatzeko aukera ematen du.
- Zer falta zaizu ikasteko?
Arlo berdinak gauzatzen dira urtearen zehar? Zeren arabera erabakitzen da txoko baten edukia? Taldeen osaketari begira, zein izango litzateke haur kopuru aproposa?
- Zeintzuk dira atera dituzun ideia edo ikaskuntza nagusiak?
Txokoak antolatzeko modu desberdinak daudela, denak arlo berdina landuz baino jarduera desberdinekin. Haurra libreki aukeratzen du txokoa.
Begoñaren azalpena bere ikastolako Txokoen metodoliaren inguruan:
- Txoko desberdinak gela bakoitzean
- Bakoitzean aspektu desberdinak lantzen dira eta maila desberdinetako zailatasunak ematen dira.
- Gelatik libreki sartu eta atera egiten dira txoko deberdinetara joateko y haiek nahi duten jarduerak aukeratzen dituzte.
Proiektuen eta txokoen arteko antzekotasun eta desberdintasunak:
Desberdintasunak:
- Proiektuetan taldea ez da banatzen
- Txokoak libreagoak dira
- Proiektuak gidatuak izaten dira
- Txokoetan espazioa aurretik definituta
- Txokoetan materiala mugatua
- Proiektuan hezitzailea gidari lan handiagoa egiten du
Antzekotasunak:
- Arlo ezberdiak lantzen dira
- Denbora mugatua dute
- Aurretikan programatutako jarduerak izaten dira
- Ikaslearen papera aktiboa eta haien ekintzen protaginista
viernes, 11 de marzo de 2016
Gelako programazioaren elkar jartzea
Gaurkoan ere, aurreko ostiralean egin genuen moduan, Begoñak talde batzuei testu batzuk eman zizkien hauek irakurri, eta talde txikietan batuta geundenean kideei azaltzeko eta komentatzeko. Hau egin ondoren, gelara itzuli eta talde handian komentatu genuen denon artean.
Hauek izan ziren bertatik ateratako ideia garrantzitsuak:
- Programazioarekin hasi aurretik zenbait gauza izan behar dira kontuan:
- Programazioa aurrera eraman ahal izateko, irakasle guztiek koordinatuta eta komunikatuta egon beharko dute
- Programazioa garatu ahal izateko haur bakoitzaren testu ingurua ezagutu beharko da, eta baita haur bakoitzaren ezaugrri bereizgarriak edo berezitasunak.
- Honen ondoren proiektua aurrera eramateko Declory-ren metodologia oinarri hartuta hiru fase bereizten dira.
- Behaketa: haurren interesa, talde funtzionamendua, eta haur bakoitzaren indibidualtasuna behatzea hain zuzen ere.
- Asoziarioa: kontzeptu desberdinak erlazionatzea, haurren interes puntuei arreta emanez eta hauetaz baliatuz.
- Adierazpena: haurren gaitasuna bakoitza bere moduan adierazteko, izan hitzez, plastika, edo matematikaren bitartez.
- Horretaz gain beste puntu garrantzitsu bat ere kontuan eduki beharko da. Ebaluazioa hain zuzen ere haurrari utzi behar zaio bere modura azaltzen eta argudiatzen.
- Horretaz gain Printzipio metodologiko hauek ornitzen dute gelako programazioa.
- Ikuspuntu Globalizatzailea: Huarren esperientziari garrantzia eman, izan ere, haurrek haur hezkuntzan esperientziaren bidez erlazionatzen dute haien mundua errealitatearekin.
- Aprendizai esanguratsua: Haurren interesetik abiatu ikasketa berriak barnera ditzan.
- Dibertsitatea eta indibidualizazioa: Behar bereziak dituzten haurrei jarduera desberdinak edo jarduerak moldatzea beharrezkoa da.
- Ekintzak: haurra denenez ikasgelan egiten diren jarduera edo ekintzen protagonista, hauen beharrak eta interesak izango dira abiapuntu jarduerak programatzerako orduan. Denbora, edukia, ...
- Jolasak: haurrek asko ikasten dute jolasen bidez, izan ere jolasaren bidez, besteak beste asoziazio sinbolikoa ematen da.
lunes, 7 de marzo de 2016
Proiektuak
Gaurkoan GA 2 koekin klase amankomuna izan dugu proiektuen inguruko lanketa egiteko. Horretarako Talde txikietan banandu gaituzte, eta ondoren jarraian azalduko dizuedan galdetegia eskuratu digute, proiektuen inguruan Begoñak eta Aingeruk ezer azaldu aurretik zer genekien bertan idazteko. Behin galdera hauek erantzunda, txandaka ozen esan ditugu idatziak genituen erantzunak, gainerako kideekin amankomunean jarriz.
Galdetegia:
- Zer dakizu proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaz?
- Proiektu hauek helburu jakin bat edukitzen dute eta hori lortu ahal izateko hainbat ekintza burutzen dira
- Normalean epe luzez baina konkretu batez gauzatzen dira.
2. Zer falta zaizu ikasteko?
- Irakaslearen ikuspuntutik nola antolatzen diren proiektuak.
3. Zeintzuk dira atera dituzun ideia edo ikaskuntza nagusiak?
- Hiru mota desberdinez eman daitezke ikaskuntza nagusiak
- irakasleak proposatuta
- ikasleek proposatuta
- Gelako beharrak asetzeko egindako proposamena.
- Proiektua garatzen hasi aurretik hiru galdera egitea oso garrantzitsua da.
- zer dakigu?
- zertarako erabiltzen dugu?
- zer lantzen dugu?
- Gurasoen parte hartzea oso garrantzitsua eta aberasgarria da proiektu bat lantzerakoan, materiala biltzeko, haurraren jakinduriari etxean ere erantzuten jarraitzeko etab.
- Irakasleen arteko komunikazioa eta harremana proiektua gauzatzen den bitartean ezin bestekoa da
jueves, 3 de marzo de 2016
Teoria Curricularrak eta curriculum mailak
Aurreko egunean, Begoñak talde batzueri, curriculumaren inguruko txosten batzuk eman zizkigun. Guk etxean hauek irakurri, eta gaurkoan irakurri dugun taldeak, irakurri ez dutenekin talde txikietan batu eta irakurritakotik zein ondorio edo ideia atera ditugun azaldu diegu. Jarduera hau ez da oso ondo atera testuetako gauza batzuk ulertzen ez genituelako, eta azkenean talde handian, denak batera komentatu ditugu testu desberdinak.
Hiru teoria curricular daude:
- Teorikoa; Irakasleak erabiltzen dituen estrategia eta metodologia desberdinei ematen die garrantzia. Garrantzitsuak dira ere zailtasunak dituzten ikasleei laguntzeko erabilitako estrategiak.
- Praktikoa: Arlo praktikoari ematen zaio garrantzia; ekintzak, jarduerak ...
- Kritikoa: Irakasleak irakasteko orduan teoria bat izan behar du kontuan. Irakaslea autokritikoa da eta garrantzia handia ematen dio hausnarketari. Egoera sozio ekonomikoak ere kontuan eduki behar dira.
Teoria curricularretaz gain, zehaztapen maila desberdinak ere badaude:
- Egokitzapena: Ikasleak behar bereziak baditu, kurrikulum desberdin bat aplikatu beharko zaio.
- Taldearenak edo pertsona batekoa izan daiteke. Horretarako ikastetxeko proiektuan oinarritu behar gara.
Zehaztapen mailak (Mailaka izendatuta):
- Dekretua (Hezi Berri)
- Ikastetxeko programazioa
- Klaseko programazioa
- Banakako egokitzapen kurrikularra (CEI/ACI)
viernes, 26 de febrero de 2016
viernes, 19 de febrero de 2016
Donostiakoen curriculum amankomunak
INAUTERIAK:
- Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko.
- Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko.
- Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
- Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
- Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna.
- Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea
GABONAK:
- Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko.
- Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko
- Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
- Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea
lunes, 15 de febrero de 2016
2015 EKO DEKRETUARI LOTUTAKO HAUR HEZKUNTZAKO ARGAZKIAK:
Jarraian aurreko sarreran igotako haur hezkuntzako argazkiak, 2015 eko dekretuarekin lotzen edo identifikatzen ahaleginduko naiz. Hau egin ahal izateko argazki bakoitza aztertu eta lantzen diren konpetentziak identifikatzen saiatuko naiz.
1.ARGAZKIA : HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN TALDEA
- Elkar bizitzarako konpetentzia.
- Konpetentzia sozial eta zibikoa.
jueves, 4 de febrero de 2016
HAUR HEZKUNTZAKO ARGAZKIAK
1.Argazkia:
Eskolako argazki asko ez dauzkadan arren, honako hau, haur hezkuntzako nire lehenengo gela goxotasun berezi batekin oroitzenn dut. Bertan agertzen diren haur gehienekin oraindik ere badut harremana, gure etapa akademikoan elkarrekin egin genuelako aurrera eta oso aberasgarria eta pozgarria izaten da urtean behin denak elkartu eta txikitako oroitzapenak komentatzen ditugunean.
irakasleari dagokionez ere oso oroitzapen onak ditut, agian gehiago etxeann kontatu didatenagatik nik oroitzen ddanagatik baino, baina betidanik esan didatenarenn arabera, egun guztietan nuen Joxe Juakinen inguruan aipatzeko zerbait.
Honen ondoren, haur hezkuntzako bigarrenn zikloan gela pxka bat aldatu zen arren (batzuek
beste eskola batera joatea erabaki zutelako) lehen esan bezala askok jarraitu dugu elkarrekin. Bertatik nahiz eta argazkirik ez eduki nire irakaslea zen Maria Pilarren oroitzapenak ere primerakoak dira, eta oraindik ere kaletik elkar ikusten dugunean momentu horietako sentipenak ekartzen dizkit burura, batez ere berak zuen hitz egiteko goxotasuna
"CAJAS DE VIDA: PAISAJES QUE NOS NARRAN"
(hausnarketa)
Harrigarria egiten zait lehenengo begiradan jarduera sinple bat iruditzen
zaigunak eduki ditzakeen emaitzak, testua irakurtzen hasi bezain laster konturatuko
gara ez dela gaur egun ezagutzen ditugun jarduerak bezalakoak, edo hobeto esanda
ez dela jarduera bat, baizik eta egunerokotasunean oso interesgarria den
baliabide bat.
viernes, 22 de enero de 2016
Sarrera
Kaixo guztioi!
Nire izena Maite da, eta Donostiako EHU-ko Magisteritzako lehenengo urtea gauzatzen ari naiz.
Blog honen bitartez, didaktika orokorreko ikasgaian egiten ditugun jardueren (artikuluak, bideoak, argazkiak, eta baita hainbat hausnarketa ere) berri emango dizuet.
Mila esker irakurtzeagatik eta espero du zuen gustukoa izatea.
Blog honen bitartez, didaktika orokorreko ikasgaian egiten ditugun jardueren (artikuluak, bideoak, argazkiak, eta baita hainbat hausnarketa ere) berri emango dizuet.
Mila esker irakurtzeagatik eta espero du zuen gustukoa izatea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)