Eskolako argazki asko ez dauzkadan arren, honako hau, haur hezkuntzako nire lehenengo gela goxotasun berezi batekin oroitzenn dut. Bertan agertzen diren haur gehienekin oraindik ere badut harremana, gure etapa akademikoan elkarrekin egin genuelako aurrera eta oso aberasgarria eta pozgarria izaten da urtean behin denak elkartu eta txikitako oroitzapenak komentatzen ditugunean.
irakasleari dagokionez ere oso oroitzapen onak ditut, agian gehiago etxeann kontatu didatenagatik nik oroitzen ddanagatik baino, baina betidanik esan didatenarenn arabera, egun guztietan nuen Joxe Juakinen inguruan aipatzeko zerbait.
Honen ondoren, haur hezkuntzako bigarrenn zikloan gela pxka bat aldatu zen arren (batzuek
beste eskola batera joatea erabaki zutelako) lehen esan bezala askok jarraitu dugu elkarrekin. Bertatik nahiz eta argazkirik ez eduki nire irakaslea zen Maria Pilarren oroitzapenak ere primerakoak dira, eta oraindik ere kaletik elkar ikusten dugunean momentu horietako sentipenak ekartzen dizkit burura, batez ere berak zuen hitz egiteko goxotasuna
