jueves, 4 de febrero de 2016

HAUR HEZKUNTZAKO ARGAZKIAK

1.Argazkia:


Eskolako argazki asko ez dauzkadan arren, honako hau, haur hezkuntzako nire lehenengo gela goxotasun berezi batekin oroitzenn dut. Bertan agertzen diren haur gehienekin oraindik ere badut harremana, gure etapa akademikoan elkarrekin egin genuelako aurrera  eta oso aberasgarria eta pozgarria izaten da urtean behin denak elkartu eta txikitako oroitzapenak komentatzen ditugunean. 
irakasleari dagokionez ere oso oroitzapen onak ditut, agian gehiago etxeann kontatu didatenagatik nik oroitzen ddanagatik baino, baina betidanik esan didatenarenn arabera, egun guztietan nuen Joxe Juakinen inguruan aipatzeko zerbait.  
Honen ondoren, haur hezkuntzako bigarrenn zikloan gela pxka bat aldatu zen arren (batzuek  

beste eskola batera joatea erabaki zutelako) lehen esan bezala askok jarraitu dugu elkarrekin. Bertatik nahiz eta argazkirik ez eduki nire irakaslea zen Maria Pilarren oroitzapenak ere primerakoak dira, eta oraindik ere kaletik elkar ikusten dugunean momentu horietako sentipenak ekartzen dizkit burura, batez ere berak zuen hitz egiteko goxotasuna

2.Argazkia:


Santo tomaseko jaialdia, beste jaialdi guztiak bezala oso garrangzitsua izaten zen guretzako. Normalean horrelako egunetan handien eskolan zeuden ikasleak (Lehen hezkuntzakoak) txikien eskolara etortzen ziren (haur hezkuntzako eskolara) bixita egitera eta gurekin jolastera. horrelako egunetan nik pertsona bat bereziki ikusteko gogoa izaten nuen, nere anaia. Nere anaia lehenago aipatu dudan handien eskolatik etortzen zen eta bai bera eta baita bere lagunak ere zuzen zuzenean nirekin jolastera etortzen ziren.






3. eta 4.Argazkiak:


Etxea eta antzerkien txokoa ziren gustukoen genituenak, lehenengoan normalean aitatxo eta amatxo jolasean aritzen ginen, baina nahiz eta oso ondo ez gogoratu garai honetan genuen sentipena, suposatzen dut heldu edo handi sentiaraztea zela gehien gustatzen zitzaiguna. 
antzerkiari dagokionez, oraindik ere oroitzen dut bertan abesten genuen abestietako bat "bagoaz bagoaz erraldoian etxera txokolatea eta txurroak dena dena jatera". oso gustoko izaten genuen mozorratu antzeztu eta abestu behar izaten genuelako.

5. eta 6. Argazkiak:


 Iñauteriak eta kaldereroen eguna ere egun bereziak izaten ziren guretzako, egun hauetan eskolako haurrak izateari utzi eta printzesa txano gorritxo, bakoitzak gustukoen zuen mozorroa jarrita  edo kalderero bihurtzen ginen.




7.Argazkia:


Danborrada egunean oso ondo pasatzen genuen, arratsaldean patioan zehar desfilea egiten genuen gurasoek argazkiak ateratzen zizkiguten bitartean.

Egun honetan klasean egiten genuen txanoa irakaslearen laguntzarekin, eta desfilea bukatzerakoan kontu handiz eraman nahi izaten genuen denok etxera hurrengo egunean edo danborrada egunean bertan erabili ahal izateko.











8.argazkia:





argazki hauek ikusterakoan momentu hauek errepikatzeko dartorzkit hain ondo pasatzen genuen meriendatzen genuen bitartean gure gerrak eta nahasketak egiten... eta ondoren berriz ere jolastera. 

oroitzenn dut oso egun berezia izaten zela eta nire urte betetzea ospatu baina egun batzuk lehenagotik hasten zela nere urduritasuna, egun horretan urteak betetzen zituena izaten baitzen protagonista eta begirada guztien jasotzaile 

No hay comentarios:

Publicar un comentario