"CAJAS DE VIDA: PAISAJES QUE NOS NARRAN"
(hausnarketa)
Harrigarria egiten zait lehenengo begiradan jarduera sinple bat iruditzen
zaigunak eduki ditzakeen emaitzak, testua irakurtzen hasi bezain laster konturatuko
gara ez dela gaur egun ezagutzen ditugun jarduerak bezalakoak, edo hobeto esanda
ez dela jarduera bat, baizik eta egunerokotasunean oso interesgarria den
baliabide bat.
Kaxa hauen bitartez haurrek haien sekretu intimoenak kontatzen dituzte,
haien kezkak eta zalantzak zabaltzen dituzte bertako parte diren talde handi
baten aurrean , komentatzen dituzte, eta besteak beste gainontzeko haurrekin
identifikatzen dira, elkar laguntza eta konplizitatea bultzatzen da , bai eta aurre iritziak baztertzeko tresna dela ere
esango nuke.
Dibertsitatearen aurrean ere eta lehen esan bezala aurre iritziak ezabatu
edo tratatzeko tresna ezin hobea dela iruditzen zait, izan ere adibidez beste
herrialde bateko haurren bat gelan egonez gero kaxa hauetatik abiatuta,
informazio ugari eskuratu dezakete kultura eta ingurugiro desberdinetatik,
berdintasunerako bide bat hartuz.
Horretaz gain eta uste dut ekintza honen ezaugarri nagusietako bat izango
litzatekeela, haurren interesetatik abiatuta ikerketa bultzatzea , irakasleak
gaia aukeratu edo ekintza bideratu beharrean. Maria eta bere ahizpa Juliaren
artean gertatzen den bezala, neurri batetik abiatuta, identifikatzen gaituzten
zenbakien inguruan ezagutza mordoa eskuratuz eta ikertuz doaz haurrak.
Beste funtsezko puntu bat, helduen parte hartze aktiboa da, bai kaxak
prestatzen eta moldatzen dituzte bakoitzean, zer gauza ipiniko dituzten
aukeratzen lagunduz (haien inguruko informazioa emanez, baina haurren erabakian
eragin gabe), bikien kasuan informazioa ematera gela barrura sartzen direnean
edo eta irakaslearen familiaren inguruan interesa piztu eta bere ahizpa eta
bere ama gelara haiei buruzko informazioa ematera joaten direnean.
Hau guztia aipatu ondoren esan beharra daukat oso ekintza interesgarria
iruditzen zaidala, eta aldi berean ez zaidala aurrera eramateko zaila
iruditzen, soilik inplikazio maila on batekin lor daitekeen gauza dela esango nuke, bai familia eta baita
irakaslearen partetik, eta soberan dakigu gurasoak parte hartzeko irrikitan
egoten direla normalean. Beraz nire iritziz hain aberasgarria den ekintza hau
eskola guztietan proposatu eta aurrera eraman beharreko ekintza bat da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario