Gaurkoan ere, aurreko ostiralean egin genuen moduan, Begoñak talde batzuei testu batzuk eman zizkien hauek irakurri, eta talde txikietan batuta geundenean kideei azaltzeko eta komentatzeko. Hau egin ondoren, gelara itzuli eta talde handian komentatu genuen denon artean.
Hauek izan ziren bertatik ateratako ideia garrantzitsuak:
- Programazioarekin hasi aurretik zenbait gauza izan behar dira kontuan:
- Programazioa aurrera eraman ahal izateko, irakasle guztiek koordinatuta eta komunikatuta egon beharko dute
- Programazioa garatu ahal izateko haur bakoitzaren testu ingurua ezagutu beharko da, eta baita haur bakoitzaren ezaugrri bereizgarriak edo berezitasunak.
- Honen ondoren proiektua aurrera eramateko Declory-ren metodologia oinarri hartuta hiru fase bereizten dira.
- Behaketa: haurren interesa, talde funtzionamendua, eta haur bakoitzaren indibidualtasuna behatzea hain zuzen ere.
- Asoziarioa: kontzeptu desberdinak erlazionatzea, haurren interes puntuei arreta emanez eta hauetaz baliatuz.
- Adierazpena: haurren gaitasuna bakoitza bere moduan adierazteko, izan hitzez, plastika, edo matematikaren bitartez.
- Horretaz gain beste puntu garrantzitsu bat ere kontuan eduki beharko da. Ebaluazioa hain zuzen ere haurrari utzi behar zaio bere modura azaltzen eta argudiatzen.
- Horretaz gain Printzipio metodologiko hauek ornitzen dute gelako programazioa.
- Ikuspuntu Globalizatzailea: Huarren esperientziari garrantzia eman, izan ere, haurrek haur hezkuntzan esperientziaren bidez erlazionatzen dute haien mundua errealitatearekin.
- Aprendizai esanguratsua: Haurren interesetik abiatu ikasketa berriak barnera ditzan.
- Dibertsitatea eta indibidualizazioa: Behar bereziak dituzten haurrei jarduera desberdinak edo jarduerak moldatzea beharrezkoa da.
- Ekintzak: haurra denenez ikasgelan egiten diren jarduera edo ekintzen protagonista, hauen beharrak eta interesak izango dira abiapuntu jarduerak programatzerako orduan. Denbora, edukia, ...
- Jolasak: haurrek asko ikasten dute jolasen bidez, izan ere jolasaren bidez, besteak beste asoziazio sinbolikoa ematen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario