Aurreko egunean, Begoñak talde batzueri, curriculumaren inguruko txosten batzuk eman zizkigun. Guk etxean hauek irakurri, eta gaurkoan irakurri dugun taldeak, irakurri ez dutenekin talde txikietan batu eta irakurritakotik zein ondorio edo ideia atera ditugun azaldu diegu. Jarduera hau ez da oso ondo atera testuetako gauza batzuk ulertzen ez genituelako, eta azkenean talde handian, denak batera komentatu ditugu testu desberdinak.
Hiru teoria curricular daude:
- Teorikoa; Irakasleak erabiltzen dituen estrategia eta metodologia desberdinei ematen die garrantzia. Garrantzitsuak dira ere zailtasunak dituzten ikasleei laguntzeko erabilitako estrategiak.
- Praktikoa: Arlo praktikoari ematen zaio garrantzia; ekintzak, jarduerak ...
- Kritikoa: Irakasleak irakasteko orduan teoria bat izan behar du kontuan. Irakaslea autokritikoa da eta garrantzia handia ematen dio hausnarketari. Egoera sozio ekonomikoak ere kontuan eduki behar dira.
Teoria curricularretaz gain, zehaztapen maila desberdinak ere badaude:
- Egokitzapena: Ikasleak behar bereziak baditu, kurrikulum desberdin bat aplikatu beharko zaio.
- Taldearenak edo pertsona batekoa izan daiteke. Horretarako ikastetxeko proiektuan oinarritu behar gara.
Zehaztapen mailak (Mailaka izendatuta):
- Dekretua (Hezi Berri)
- Ikastetxeko programazioa
- Klaseko programazioa
- Banakako egokitzapen kurrikularra (CEI/ACI)
No hay comentarios:
Publicar un comentario