Gaurkoan GA 2 koekin klase amankomuna izan dugu proiektuen inguruko lanketa egiteko. Horretarako Talde txikietan banandu gaituzte, eta ondoren jarraian azalduko dizuedan galdetegia eskuratu digute, proiektuen inguruan Begoñak eta Aingeruk ezer azaldu aurretik zer genekien bertan idazteko. Behin galdera hauek erantzunda, txandaka ozen esan ditugu idatziak genituen erantzunak, gainerako kideekin amankomunean jarriz.
Galdetegia:
- Zer dakizu proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaz?
- Proiektu hauek helburu jakin bat edukitzen dute eta hori lortu ahal izateko hainbat ekintza burutzen dira
- Normalean epe luzez baina konkretu batez gauzatzen dira.
2. Zer falta zaizu ikasteko?
- Irakaslearen ikuspuntutik nola antolatzen diren proiektuak.
3. Zeintzuk dira atera dituzun ideia edo ikaskuntza nagusiak?
- Hiru mota desberdinez eman daitezke ikaskuntza nagusiak
- irakasleak proposatuta
- ikasleek proposatuta
- Gelako beharrak asetzeko egindako proposamena.
- Proiektua garatzen hasi aurretik hiru galdera egitea oso garrantzitsua da.
- zer dakigu?
- zertarako erabiltzen dugu?
- zer lantzen dugu?
- Gurasoen parte hartzea oso garrantzitsua eta aberasgarria da proiektu bat lantzerakoan, materiala biltzeko, haurraren jakinduriari etxean ere erantzuten jarraitzeko etab.
- Irakasleen arteko komunikazioa eta harremana proiektua gauzatzen den bitartean ezin bestekoa da
No hay comentarios:
Publicar un comentario