martes, 15 de marzo de 2016

Txokoak

Kasu honetan, proiektuen metodologiaren kasuan egin genuen moduan, GA2 koekin klase bateratua izan dugu eta Begoñak eta Aingeruk emandako galdetegi baten bitartez Txokoen inguruan galdera batzuk erantzun ditugu, lehendabizi zer dakigun erantzunez eta denon artean komentatuz, eta ondoren azalpenaren ondoren zer ikasi dugun.

Hona hemen egindako ariketa:

Zer dakizu txokoetan oinarritutako metodologiaz?

Gela txoko desberdinetan banatzen dela eta hauetako bakoitzean gauza desberdin bat lantzen dela. Haurrak txoko batetik bestera txandaka aldatzen joaten dijoaz. Egunero egiten den metodologia bat da eta errutina batean bihurtzen doa. Ikasketa desberdinak modu ludiko batean gauzatzeko aukera ematen du.

-          Zer falta zaizu ikasteko?

Arlo berdinak gauzatzen dira urtearen zehar? Zeren arabera erabakitzen da txoko baten edukia? Taldeen osaketari begira, zein izango litzateke haur kopuru aproposa?

-          Zeintzuk dira atera dituzun ideia edo ikaskuntza nagusiak?

Txokoak antolatzeko modu desberdinak daudela, denak arlo berdina landuz baino jarduera desberdinekin. Haurra libreki aukeratzen du txokoa.

Begoñaren azalpena bere ikastolako Txokoen metodoliaren inguruan:


  • Txoko desberdinak gela bakoitzean
  • Bakoitzean aspektu desberdinak lantzen dira eta maila desberdinetako zailatasunak ematen dira.
  • Gelatik libreki sartu eta atera egiten dira txoko deberdinetara joateko y haiek nahi duten jarduerak aukeratzen dituzte.
Proiektuen eta txokoen arteko antzekotasun eta desberdintasunak:


Desberdintasunak:
  • Proiektuetan taldea ez da banatzen
  • Txokoak libreagoak dira
  • Proiektuak gidatuak izaten dira
  • Txokoetan espazioa aurretik definituta
  • Txokoetan materiala mugatua
  • Proiektuan hezitzailea gidari lan handiagoa egiten du
Antzekotasunak:
  • Arlo ezberdiak lantzen dira
  • Denbora mugatua dute
  • Aurretikan programatutako jarduerak izaten dira
  • Ikaslearen papera aktiboa eta haien ekintzen protaginista










No hay comentarios:

Publicar un comentario