Mostrando entradas con la etiqueta #Taldeko-Emangarria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta #Taldeko-Emangarria. Mostrar todas las entradas

viernes, 19 de febrero de 2016

Donostiakoen curriculum amankomunak



INAUTERIAK:

  • Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko. 
  • Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko. 
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko. 
  • Gorputza eta emozioak autoerregulatzea. 
  • Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna.
  • Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea 

GABONAK:

  • Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko. 
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko
  • Gorputza eta emozioak autoerregulatzea. 
  • Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea