lunes, 7 de marzo de 2016

Proiektuak

Gaurkoan GA 2 koekin klase amankomuna izan dugu proiektuen inguruko lanketa egiteko. Horretarako Talde txikietan banandu gaituzte, eta ondoren jarraian azalduko dizuedan galdetegia eskuratu digute, proiektuen inguruan Begoñak eta Aingeruk ezer azaldu aurretik zer genekien bertan idazteko. Behin galdera hauek erantzunda, txandaka ozen esan ditugu idatziak genituen erantzunak, gainerako kideekin amankomunean jarriz.

Galdetegia:
  1.  Zer dakizu proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaz?
  • Proiektu hauek helburu jakin bat edukitzen dute eta hori lortu ahal izateko hainbat ekintza burutzen dira
  • Normalean epe luzez baina konkretu batez gauzatzen dira.
      2. Zer falta zaizu ikasteko?
  • Irakaslearen ikuspuntutik nola antolatzen diren proiektuak.
      3. Zeintzuk dira atera dituzun ideia edo ikaskuntza nagusiak?
  • Hiru mota desberdinez eman daitezke ikaskuntza nagusiak
    • irakasleak proposatuta
    • ikasleek proposatuta
    • Gelako beharrak asetzeko egindako proposamena.
  • Proiektua garatzen hasi aurretik hiru galdera egitea oso garrantzitsua da.
    • zer dakigu?
    • zertarako erabiltzen dugu?
    • zer lantzen dugu?
  • Gurasoen parte hartzea oso garrantzitsua eta aberasgarria da proiektu bat lantzerakoan, materiala biltzeko, haurraren jakinduriari etxean ere erantzuten jarraitzeko etab.
  • Irakasleen arteko komunikazioa eta harremana proiektua gauzatzen den bitartean ezin bestekoa da

jueves, 3 de marzo de 2016

Teoria Curricularrak eta curriculum mailak

Aurreko egunean, Begoñak talde batzueri, curriculumaren inguruko txosten batzuk eman zizkigun. Guk etxean hauek irakurri,  eta gaurkoan  irakurri dugun taldeak, irakurri ez dutenekin talde txikietan batu eta irakurritakotik zein ondorio edo ideia atera ditugun  azaldu diegu. Jarduera hau ez da oso ondo atera testuetako gauza batzuk ulertzen ez genituelako, eta azkenean talde handian, denak batera komentatu ditugu testu desberdinak.

Hiru teoria curricular daude:
  1. Teorikoa; Irakasleak erabiltzen dituen estrategia eta metodologia desberdinei ematen die garrantzia. Garrantzitsuak dira ere zailtasunak dituzten ikasleei laguntzeko erabilitako estrategiak.
  2. Praktikoa: Arlo praktikoari ematen zaio garrantzia; ekintzak, jarduerak ...
  3. Kritikoa: Irakasleak irakasteko orduan teoria bat izan behar du kontuan. Irakaslea autokritikoa da eta garrantzia handia ematen dio hausnarketari. Egoera sozio ekonomikoak ere kontuan eduki behar dira.
Teoria curricularretaz gain, zehaztapen maila desberdinak ere badaude:
  •  Egokitzapena: Ikasleak behar bereziak baditu, kurrikulum desberdin bat aplikatu beharko zaio.
  • Taldearenak edo pertsona batekoa izan daiteke. Horretarako ikastetxeko proiektuan oinarritu behar gara.
Zehaztapen mailak (Mailaka izendatuta):
  1. Dekretua (Hezi Berri)
  2. Ikastetxeko programazioa
  3. Klaseko programazioa
  4. Banakako egokitzapen kurrikularra (CEI/ACI)


viernes, 19 de febrero de 2016

Donostiakoen curriculum amankomunak



INAUTERIAK:

  • Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko. 
  • Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko. 
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko. 
  • Gorputza eta emozioak autoerregulatzea. 
  • Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna.
  • Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea 

GABONAK:

  • Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko. 
  • Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko
  • Gorputza eta emozioak autoerregulatzea. 
  • Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea 

lunes, 15 de febrero de 2016

2015 EKO DEKRETUARI LOTUTAKO HAUR HEZKUNTZAKO ARGAZKIAK:

Jarraian aurreko sarreran igotako haur hezkuntzako argazkiak, 2015 eko dekretuarekin lotzen edo identifikatzen ahaleginduko naiz. Hau egin ahal izateko argazki bakoitza aztertu eta lantzen diren konpetentziak identifikatzen saiatuko naiz.

1.ARGAZKIA : HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN TALDEA
  • Elkar bizitzarako konpetentzia.
  • Konpetentzia sozial eta zibikoa.

jueves, 4 de febrero de 2016

HAUR HEZKUNTZAKO ARGAZKIAK

1.Argazkia:


Eskolako argazki asko ez dauzkadan arren, honako hau, haur hezkuntzako nire lehenengo gela goxotasun berezi batekin oroitzenn dut. Bertan agertzen diren haur gehienekin oraindik ere badut harremana, gure etapa akademikoan elkarrekin egin genuelako aurrera  eta oso aberasgarria eta pozgarria izaten da urtean behin denak elkartu eta txikitako oroitzapenak komentatzen ditugunean. 
irakasleari dagokionez ere oso oroitzapen onak ditut, agian gehiago etxeann kontatu didatenagatik nik oroitzen ddanagatik baino, baina betidanik esan didatenarenn arabera, egun guztietan nuen Joxe Juakinen inguruan aipatzeko zerbait.  
Honen ondoren, haur hezkuntzako bigarrenn zikloan gela pxka bat aldatu zen arren (batzuek  

beste eskola batera joatea erabaki zutelako) lehen esan bezala askok jarraitu dugu elkarrekin. Bertatik nahiz eta argazkirik ez eduki nire irakaslea zen Maria Pilarren oroitzapenak ere primerakoak dira, eta oraindik ere kaletik elkar ikusten dugunean momentu horietako sentipenak ekartzen dizkit burura, batez ere berak zuen hitz egiteko goxotasuna
"CAJAS DE VIDA: PAISAJES QUE NOS NARRAN"
(hausnarketa)



Harrigarria egiten zait lehenengo begiradan jarduera sinple bat iruditzen zaigunak eduki ditzakeen emaitzak, testua irakurtzen hasi bezain laster konturatuko gara ez dela gaur egun ezagutzen ditugun jarduerak bezalakoak, edo hobeto esanda ez dela jarduera bat, baizik eta egunerokotasunean oso interesgarria den baliabide bat.