viernes, 26 de febrero de 2016
viernes, 19 de febrero de 2016
Donostiakoen curriculum amankomunak
INAUTERIAK:
- Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko.
- Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko.
- Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko.
- Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
- Norberaren gorputzak dituen komunikazio-ahalmenak arakatzea, deskubritzea eta erabiltzea, adierazpen-baliabide izateko: mugimendua, negarra, irribarrea, oihua, tonua, adierazkortasuna.
- Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea
GABONAK:
- Hainbat kultura-tradiziotako testu batzuk ulertzea, azaltzea eta moldatzea, haiekiko interesa izateko, haiek balioesteko eta haiekin gozatzeko.
- Arte-produkzioetan (ikus-entzunezkoen, teknologiaren, antzerkiaren, musikaren eta, besteak beste, gorputzaren bidez sortutako produkzioetan) parte hartzea, askotariko teknikak erabilita, komunikazio-aukerak arakatu eta kultura bera ulertzen hasteko
- Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
- Dramatizazio eta imitazioko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzea
lunes, 15 de febrero de 2016
2015 EKO DEKRETUARI LOTUTAKO HAUR HEZKUNTZAKO ARGAZKIAK:
Jarraian aurreko sarreran igotako haur hezkuntzako argazkiak, 2015 eko dekretuarekin lotzen edo identifikatzen ahaleginduko naiz. Hau egin ahal izateko argazki bakoitza aztertu eta lantzen diren konpetentziak identifikatzen saiatuko naiz.
1.ARGAZKIA : HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN TALDEA
- Elkar bizitzarako konpetentzia.
- Konpetentzia sozial eta zibikoa.
jueves, 4 de febrero de 2016
HAUR HEZKUNTZAKO ARGAZKIAK
1.Argazkia:
Eskolako argazki asko ez dauzkadan arren, honako hau, haur hezkuntzako nire lehenengo gela goxotasun berezi batekin oroitzenn dut. Bertan agertzen diren haur gehienekin oraindik ere badut harremana, gure etapa akademikoan elkarrekin egin genuelako aurrera eta oso aberasgarria eta pozgarria izaten da urtean behin denak elkartu eta txikitako oroitzapenak komentatzen ditugunean.
irakasleari dagokionez ere oso oroitzapen onak ditut, agian gehiago etxeann kontatu didatenagatik nik oroitzen ddanagatik baino, baina betidanik esan didatenarenn arabera, egun guztietan nuen Joxe Juakinen inguruan aipatzeko zerbait.
Honen ondoren, haur hezkuntzako bigarrenn zikloan gela pxka bat aldatu zen arren (batzuek
beste eskola batera joatea erabaki zutelako) lehen esan bezala askok jarraitu dugu elkarrekin. Bertatik nahiz eta argazkirik ez eduki nire irakaslea zen Maria Pilarren oroitzapenak ere primerakoak dira, eta oraindik ere kaletik elkar ikusten dugunean momentu horietako sentipenak ekartzen dizkit burura, batez ere berak zuen hitz egiteko goxotasuna
"CAJAS DE VIDA: PAISAJES QUE NOS NARRAN"
(hausnarketa)
Harrigarria egiten zait lehenengo begiradan jarduera sinple bat iruditzen
zaigunak eduki ditzakeen emaitzak, testua irakurtzen hasi bezain laster konturatuko
gara ez dela gaur egun ezagutzen ditugun jarduerak bezalakoak, edo hobeto esanda
ez dela jarduera bat, baizik eta egunerokotasunean oso interesgarria den
baliabide bat.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)