lunes, 18 de abril de 2016

Programazioaren Aurkezpena

Dagoeneko hasi gara gelako programazioak aurkezten, gaurkoan hiru taldek aurkeztu dute haien lana, aurkezpenak oso praktikoak eta ikusleen parte hartzea bultzatzen zutenak izan dira.
Jorratu dituzten gaiak honakoak izan dira:

  • Landareak
  • Elikagaiak
  • sentimenduak


viernes, 15 de abril de 2016

Gelako Programazioa

Gelan egindako lana:

Gaur, gelan lana egiteko azken eguna, lana errepasatu, helburuak egin eta ebaluazioa zehaztu ditugu.

lunes, 11 de abril de 2016

viernes, 8 de abril de 2016

lunes, 4 de abril de 2016

Gelako Programazioa

Gelan egindako lana:

Begoñarekin proiektuaren egiturari buruz zalantzak argitu eta eskemen kontzeptuak indibidualki indartu eta landu ditugu. Oraindik ez gara hasi lana garatzen.

martes, 15 de marzo de 2016

Txokoak

Kasu honetan, proiektuen metodologiaren kasuan egin genuen moduan, GA2 koekin klase bateratua izan dugu eta Begoñak eta Aingeruk emandako galdetegi baten bitartez Txokoen inguruan galdera batzuk erantzun ditugu, lehendabizi zer dakigun erantzunez eta denon artean komentatuz, eta ondoren azalpenaren ondoren zer ikasi dugun.

Hona hemen egindako ariketa:

Zer dakizu txokoetan oinarritutako metodologiaz?

Gela txoko desberdinetan banatzen dela eta hauetako bakoitzean gauza desberdin bat lantzen dela. Haurrak txoko batetik bestera txandaka aldatzen joaten dijoaz. Egunero egiten den metodologia bat da eta errutina batean bihurtzen doa. Ikasketa desberdinak modu ludiko batean gauzatzeko aukera ematen du.

-          Zer falta zaizu ikasteko?

Arlo berdinak gauzatzen dira urtearen zehar? Zeren arabera erabakitzen da txoko baten edukia? Taldeen osaketari begira, zein izango litzateke haur kopuru aproposa?

-          Zeintzuk dira atera dituzun ideia edo ikaskuntza nagusiak?

Txokoak antolatzeko modu desberdinak daudela, denak arlo berdina landuz baino jarduera desberdinekin. Haurra libreki aukeratzen du txokoa.

Begoñaren azalpena bere ikastolako Txokoen metodoliaren inguruan:


  • Txoko desberdinak gela bakoitzean
  • Bakoitzean aspektu desberdinak lantzen dira eta maila desberdinetako zailatasunak ematen dira.
  • Gelatik libreki sartu eta atera egiten dira txoko deberdinetara joateko y haiek nahi duten jarduerak aukeratzen dituzte.
Proiektuen eta txokoen arteko antzekotasun eta desberdintasunak:


Desberdintasunak:
  • Proiektuetan taldea ez da banatzen
  • Txokoak libreagoak dira
  • Proiektuak gidatuak izaten dira
  • Txokoetan espazioa aurretik definituta
  • Txokoetan materiala mugatua
  • Proiektuan hezitzailea gidari lan handiagoa egiten du
Antzekotasunak:
  • Arlo ezberdiak lantzen dira
  • Denbora mugatua dute
  • Aurretikan programatutako jarduerak izaten dira
  • Ikaslearen papera aktiboa eta haien ekintzen protaginista










viernes, 11 de marzo de 2016

Gelako programazioaren elkar jartzea

Gaurkoan ere, aurreko ostiralean egin genuen moduan, Begoñak talde batzuei testu batzuk eman zizkien hauek irakurri, eta talde txikietan batuta geundenean kideei azaltzeko eta komentatzeko. Hau egin ondoren, gelara itzuli eta talde handian komentatu genuen denon artean. 
Hauek izan ziren bertatik ateratako ideia garrantzitsuak:

- Programazioarekin hasi aurretik zenbait gauza izan behar dira kontuan:

  • Programazioa aurrera eraman ahal izateko, irakasle guztiek koordinatuta eta komunikatuta egon beharko dute
  • Programazioa garatu ahal izateko haur bakoitzaren testu ingurua ezagutu beharko da, eta baita haur bakoitzaren ezaugrri bereizgarriak edo berezitasunak.
  • Honen ondoren proiektua aurrera eramateko Declory-ren metodologia oinarri hartuta hiru fase bereizten dira.
    • Behaketa: haurren interesa, talde funtzionamendua, eta haur bakoitzaren indibidualtasuna behatzea hain zuzen ere.
    • Asoziarioa: kontzeptu desberdinak erlazionatzea, haurren interes puntuei arreta emanez eta hauetaz baliatuz.
    • Adierazpena: haurren gaitasuna bakoitza bere moduan adierazteko, izan  hitzez, plastika, edo matematikaren bitartez.
  • Horretaz gain beste puntu garrantzitsu bat ere kontuan eduki beharko da. Ebaluazioa hain zuzen ere haurrari utzi behar zaio bere modura azaltzen eta argudiatzen.
- Horretaz gain Printzipio metodologiko hauek ornitzen dute gelako programazioa.

  • Ikuspuntu Globalizatzailea: Huarren esperientziari garrantzia eman, izan ere, haurrek haur hezkuntzan esperientziaren bidez erlazionatzen dute haien mundua errealitatearekin.

  • Aprendizai esanguratsua: Haurren interesetik abiatu ikasketa berriak barnera ditzan.
  •  Dibertsitatea eta indibidualizazioa: Behar bereziak dituzten haurrei jarduera desberdinak edo jarduerak moldatzea beharrezkoa da.
  • Ekintzak: haurra denenez ikasgelan egiten diren jarduera edo ekintzen protagonista, hauen beharrak eta interesak izango dira abiapuntu jarduerak programatzerako orduan. Denbora, edukia, ...
  • Jolasak: haurrek asko ikasten dute jolasen bidez, izan ere jolasaren bidez, besteak beste asoziazio sinbolikoa ematen da.